ALDAMA HOTEL JATETXEA

HOTELA AMURRION

Ongi etorri Aldama Hotel Jatetxera. Eraikin berezia da, Amurrioko erdigunean dagoen lorategi-finka batean dago, eta guztiz eraberritu dute hotel moderno eta eroso bat bihurtzeko.

Bilbotik 30 km-ra eta Gasteiztik 40 km-ra dagoenez, eta autobide edo tren bidezko sarbide azkarrak dituenez, hotel hau leku aproposa da negozio edo turismoagatik ostatu hartzeko.

LOGELAK

Hotelak 7 logela bikoitz eta banako bat ditu, horietako bat elbarrientzat egokitua. Guztiek dute berogailua, bainugela, telebista, telefonoa eta doako WIFI sarbidea.

ZERBITZUAK

  • Bezeroentzako aparkaleku pribatua
  • Jatetxea
  • Lorategia
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako instalazioak
  • Igogailua
  • Berokuntza
  • Doako WIFI konexioa

TARIFAK

  • Banakako erabilera bikoitzeko logela: 62€
  • Logela bikoitza: 80€
  • Bazkariak eta afariak 14€
  • Gosariak 10€
  • Ohe osagarria jartzeko aukera: 25€
  • Hotelean egonaldi luzeetarako prezioak kontsultatu.
  • Doako aparkalekua

Prezioak BEZa barne

ORDUTEGIA

  • Sarrerak hotelean 14:00etatik 21:30era.
  • Irteerak 12:00ak arte.

Ez da maskotarik onartzen.