ALDAMA HOTEL JATETXEA
HOTELA AMURRION
Ongi etorri Aldama Hotel-Jatetxera. Amurrioko erdigunean dagoen eraikin aparta da, lorategi-finka batean kokatua eta Hotel Jatetxe moderno eta eroso bihurtzeko goitik behera zaharberritua.
Bilbotik 30 km-ra eta Gasteiztik 40 km-ra egonik eta autopista- edo tren-sarbide bikaina izanik, ostatu hartzeko leku paregabea da negozioak edo turismoa egiteko bidaiatzen denean.
LOGELAK
Hotelak 7 gela bikoitz eta banako gela bat ditu, horietako bat pertsona urrituentzat egokituta. Gela guztiek dute berogailua, bainugela, telebista, telefonoa eta doako WIFI sarbidea.
ZERBITZUAK
- Bezeroentzako doako aparkalekua
- Jatetxea
- Lorategia
- Ez erretzaileentzako gelak
- Mugikortasun urriko pertsonentzako instalazioak
- Igogailua
- Berogailua
- Doako WIFI sarbidea
TARIFAK
- Banaka erabiltzeko gela bikoitza : 57€
- Gela bikoitza: 60€
- Ohe gehigarria: 15€
- Gosari kontinentala: 6€
- Doako aparkalekua
Prezioak BEZa barne